pizarra

Ingurukoei entzun,
guztiok irabazteko

EGUNA 2018ko Urriak 18, osteguna | ORDUTEGIA 09:45 - 14:00
LEKUA Tknika, Lanbide Heziketaren berrikuntza eta ikerkuntza zentroan - Errenteria

Dena delako enpresa, lantegi edo lanlekua ez da inola ere gune edo kapsula itxi eta isolatua. Lantegiak ez dira ezerezetik bat-batean leku jakin batean sortutako elementu arrotzak, ez lukete hala izan behar behintzat. Lantegia bere inguruari zor zaio, hein handi batean, bere inguru hurbilean txertatuta dago, nahi ala ez. Hortxe egoteak berak, salgai edo produktuak urruti saltzen baditu ere, eragina du, eta ez txikia, inguruko naturan eta inguruko jendartean. Eragin txikiena hasten den unetik bere inguru hurbilarekiko errespetu osoko jokabidea dagokio, gutxienik, enpresari.

Horiek horrela, enpresa aurreratua izateko, irabazi ekonomikoei ez ezik, eragin eremuko komunitatearen garapenari ere erreparatu behar zaio. Enpresa aurreratuek jendartearekiko konpromisoa dute iparretako bat, jokabide horrek enpresaren iraunkortasunari ere laguntzen diolako.

Bide horretan ingurumenak, berdintasun politikak, lana eta familia orekatzeko kontziliazio neurriak, bertako hizkuntza eta kulturarekiko begirunea edota gertuko jendartearekiko zein garapen bidean dauden herrialdeekiko konpromisoak enpresa gehienetan bere lekua aurkitzen ari dira. Horiexek dira, besteak beste, gaurko eta biharko enpresa arrakastatsuek gainditu beharreko erronkak.

Jardunaldi honetan enpresen ardura soziala osatzen duten faktoreak eta hauen baitan hizkuntzen kudeaketa egokiak betetzen duen papera aztertuko dugu, adibide eta esperientzia konkretuen berri izango dugu. Horrez gain, gure eskualdean nahiz eskualdetik kanpora zabaltzen ari diren joerak eta lantzen ari diren planak ere ezagutuko ditugu.

Joera berritzaile hauek Oarsoaldeko gero eta enpresa gehiagoren agendan txertatzeak berebiziko garrantzia du bertako espazio sozio-ekonomikoa eguneratu eta indartzeko. Jardunaldi hauen helburua da, halaber, arduraz jokatzen duten enpresen ikusgarritasuna areagotzea eta haien arteko elkarlana sustatzea da.

Egitaraua
09:45 - 10:00 Hasiera

Ongi etorri kafea

10:00 - 10:10 Aurkezpena
Hizlariak: Julen Mendoza (Errenteriako alkatea) eta Iñaki Mujika Aizpurua (Tknikako zuzendari exekutiboa)
10:10 - 10:50 Hitzaldia

Los Objetivos de Desarrollo Sostenible en la empresa, claves para avanzar.

El 25 de septiembre de 2015 la Asamblea General de las Naciones Unidas adoptó la Agenda 2030 para el Desarrollo Sostenible, que se concreta en 17 Objetivos de Desarrollo Sostenible (ODS), todos ellos profundamente interrelacionados y que todos los países del mundo se han comprometido a alcanzar para el año 2030 y así lograr sociedades sostenibles, pacíficas, justas e inclusivas, bajo la máxima de “no dejar a nadie atrás”. Los ODS son un reto que requiere del compromiso y colaboración de todas las personas y agentes sociales, que revisaremos en esta sesión.
Hizlaria: Arantza Acha de la Presa
10:50 - 11:30 Hitzaldia

Enpresa, erantzukizun soziala eta hizkuntzak.

Gutxi garatu da hizkuntz aniztasunaren gaia enpresetako kudeaketa eredu eta estandarretan. Batzuetan inkoherentzia handiak daude enpresen estrategien eta hizkuntz politika inplizituen artean. Erantzukizun sozialaren ikuspegiak aukera berriak zabaltzen ditu enpresen hizkuntz politikak berraztertzeko eta egokitzeko, lehiakortasunaren eta interes taldeen onerako izan daitezen.
Hizlaria: Karmelo Ayesta Sagarduy
11:30 - 11:50 Solasaldia hizlariekin
11:50 - 12:15 Atsedena.
12:15-12:55 Hitzaldia

Engaiatu metodologia Errenterian.

Engaiatu metodologia Errenteriako enpresa txiki eta merkataritza-establezimenduek ingurunea eraldatzeko duten ahalmena neurtzeko eta balioan jartzeko garatu da.
Hizlaria: Aitziber Salaberria Arregi
12:55 - 13:35 Hitzaldia

Gipuzkoa, enpresak eta erantzukizun soziala.

Hizlaria: Garikoitz Agote Alberro
13:35 - 13:55 Solasaldia hizlariekin
13:55 - 14:00 Itxiera
Hizlaria: Oarsoaldea
Hizlariak
Arantza Acha de la Presa

Arantza Acha de la Presa

Biologian lizentziatua da (EHU) eta Landa-garapenean masterra egina du (Kent unibertsitatean). Urteak eman ditu UNESCOk Asian eta Ozeano barean dituen egitasmoetan lan egiten. Gaur egun, UNESCO Etxeko zuzendaria da.

[javascript protected email address]
Karmelo Ayesta Sagarduy

Karmelo Ayesta Sagarduy

Ingeniaritza ikasi zuen (Bilboko Goi Eskola Teknikoan) eta automobilgintzako zenbait enpresentzat lan egin du, Euskal Herriaz gain, Ameriketako Estatu Batuetan, Frantzian, Alemanian eta Erresuma Batuan. Hiznet (Hizkuntza plangintzarako graduondoko ikasketak) egin ondoren, Euskal Kulturgintzaren Transmisioa aditu-titulua egin zuen eta Goza daiteke gehiago. Euskaldun baten hizkuntza-bidaia liburu argitaratu zuen.

[javascript protected email address]
Aitziber Salaberria Arregi

Aitziber Salaberria Arregi

Publizitate eta Harreman Publikoetan lizentziatua da. Euskara Teknikaria da Elhuyarren, 2005az geroztik eta administrazio publikoko zein enpresetako euskara-planetan eskarmentu handia du. Gaur egun, besteren artean, CAFeko, Arrasateko San Juan de Dios Ospitaleko, JMAko edota Oronako euskara-planetako arduraduna da. Engaiatu metodologiaren garapenean aritu da.

[javascript protected email address]
Garikoitz Agote Alberro

Garikoitz Agote Alberro

Ekonomia eta Enpresa Zientzietan lizentziatua eta MBA Executive (Mondragon Unibertsitatea). Ikertalden lan egin ondoren, ADEGIko Antolakuntza eta Kanpo Harremanetarako Zuzendaria izan zen eta CICtourGUNEren Korporazio Garapeneko Zuzendaria. Gaur egun, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia sustapeneko zuzendari nagusia da.

[javascript protected email address]
Nola iritsi

Tknika
Zamalbide auzoa, z/g
20100 Errenteria - Gipuzkoa
-
GPS: N 43º 17' 30'' W 1º 53' 56''

Antolatzaileak
Oarsoaldea logo

Oarsoaldea, euskara saila
Olibet, 6 20100 Errenteria Gipuzkoa
Tel.: 943 510 111
[javascript protected email address]

Errenteriako-udala
Lezoko-Unibertsitateko-Udala
Oiartzungo-Udala
Pasaiako-Udala